14:00etarako, herritarren %42,06k eman dute botoa

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 10a, 15:55

09:00etatik ari dira bozkatzen herritarrak, eta 20:00ak arte egongo dira hauteskunde mahaiak zabalik. Apirilaren 28ko hauteskundeen tankerako parte hartzea izaten ari da. Datu ofizialen arabera,14:00etarako 3.559 herritarrek eman dute botoa Azkoitian.

8.462 azkoitiar daude Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan botoa ematera deituta. 09:00etan ireki dituzte hausteslekuak eta 20:00ak arte izango dira zabalik.14:00etan eman dute parte hartzearen lehen datua, eta ordu horretara bitartean, 3.559 herritarrek eman dute botoa; hau da, %42,06 izan da parte hartzea. Hautesle erroldaren arabera, 8.462 azkoitiar daude botoa ematera deituta.

Aurreko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte hartzearekin alderatuta tankerakoa izaten ari da gaur. Apirilaren 28an, 14:00etarako %42,61 zen parte hartzea, eta 3.515 herritarrek zuten botoa emanda.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide