Goizean goizetik jendea dabil hauteskunde mahaietan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 10a, 11:50

Lau urtean laugarrenez egingo dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak gaur. 09:00etan ireki dituzte hauteskunde mahaiak eta zabalik izango dira 20:00ak arte. Goizetik jendea dabil Azkoitiko hauteskunde mahaietan.

Gaur, igandea, egingo dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta Maxixatzen.eus-ek jarraipen berezia egingo du. Gaur gauean Azkoitiko emaitzen berri emango du horretarako prestatuta duen hauteskunde plataforman. Grafiko zein taula bidez modu ulergarrian emango ditugu gaur herrian hauteskundeek izandako emaitzak. 

Lau urtean laugarrenez egingo dira gaur Espainiako Gorteetarako hauteskundeak eta urte honetan bigarren aldiz; izan ere, apirilaren 28an egin ziren hauteskundeen ondoren akordiorik ez zuten lortu. Goizean goizetik jendea ibili da Azkoitian hauteskunde mahaietan, plazan Torrezuri erakustokiko mahaietan ilara txikiak ere egin dira 10:30 aldera.

Apirileko bozetan igo egin zen parte hartzea; Azkoitian boto emaileen %74,19k eman zuen botoa. Orduan, EAJk irabazi zituen hauteskundeak. EH Bildu izan zen bigarren indarra, eta Elkarrekin Podemos hirugarrena. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide