Beningo kaleko umeen aldeko zozketaren saria eman dute

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 9a, 15:51

Larrañaga Karrera familiarentzat izan dira aurten Gazteak eta Garapena fundazioak eta salestarrek Beningo Cotonou hirian duten proiekturako dirua biltzeko zozkatutako opariak.

Gaur jaso dute Larrañaga Karrera familiako kideek Gazteak eta Garapena fundazioak eta salestarrek Beningo Cotonou hirian duten proiekturako dirua biltzeko egin duten zozketaren saria. Herenegun jakinarazi zuten antolatzaileek 5462 zela aurtengo zozketaren zenbaki sariduna, eta eman dute dagoeneko saria.

Opari zerrenda luzea jaso dute, horrenbestez, saridunek: Anaitasuna, Eibar eta Reala (Igor Zubeldia azkoitiarrarena, azken hori) futbol taldeetako elastiko bana, jokalariek sinatutakoak; Migel Zubizarreta Bolante eta Maite Agirre Krispin herriko margolarien koadro bana; Joseba jatetxean bi lagunentzako otordua; Elikaguneak emandako janari saskia; eta Xoxote artzain gazta.

Txartel guztiak salduta lortu dituzten 5.000 euroak Beninera aurki bidaliko dituztela adierazi dute zozketaren arduradunek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide