Gaur amaituko da Orbel Jokuetan izena emateko epea

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 10a, 10:33
Iazko Orbel Jokuen finala, Elkargunean.

Joan den astelehenean ireki zuen Maxixatzen Euskara Elkarteak Orbel Jokuen seigarren edizioan izena emateko epea, eta gaur, azaroak 10, itxiko du; internet bidez eman beharko da izena. Hiru laguneko taldea osatu eta taldeari izena jarri beharko diete lehiakideek.

Gaur, igandea, itxiko da Maxixatzen euskara elkarteak antolatzen duen Orbel Jokuek lehiaketa-jolasaren seigarren edizioan izena emateko epea. Beheko irudian klik eginda, izen emate orria bete beharko dute parte hartzaileek. Bertan, taldearen izena eta taldekideen datuak nahiz posta elektronikoa jarri beharko dira. Horrez gain, zehaztu egin beharko da talde bakoitzak zein mailatan parte hartu nahi duen, gazteen mailan ala helduenean.

Izen-ematea gaur, azaroak 10a, egin beharko da, eta norbaitek inskribatzean arazorik balu maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera idatzi dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide