'Aste Beltza' kanpaina jarriko du martxan hilaren 18an Herrixen elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 7a, 16:54

'Aste Beltza' sustatu asmoz, Herrixen merkatari elkarteak promozio bideoa egin du. 'Aste Beltza' kanpainan 500 euroko bonua zozkatuko du elkarteak hilaren 18tik 22ra elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean.

Azaroaren 18an, 'Aste Beltza' kanpaina jarriko du martxan Herrixenek, eta hilaren 22ra bitartean luzatuko du. Tarte horretan elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek orri bat bete, eta 500 euroko zozketa batean parte hartuko dute. Herrixen elkarteak martxan jarriko duen azken kanpainaren asmoa da "Gabonen atarian herriko kontsumoa aktibatzea".

500 euroko bonua zozketatuko du merkatari elkarteak, eta saridunak azaroaren 23an goizez herriko hiru saltokitan gastatu beharko du saria. 'Aste Beltza' sustatu asmoz, Herrixen merkatari elkarteak promozio bideoa egin du. Bideoan, herriko gazte bat herriko dendetan erosketak egiten ikus daiteke. Ohean amestutakoa egitera ausartuko da gaztea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide