Lukiek, Nize eta Cecilia Payne taldeek kontzertua emango dute bihar Matadeixen

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 8a, 09:30
Cecilia Payne musika taldeko kideak. (Cecilia Payne)

Bihar, zapatua, hiru kontzertu entzuteko aukera izango da Matadeixen, 22:00etatik aurrera. Lukiek, Nize eta Cecilia Payne taldeak igoko dira agertokira. Bost euro ordaindu beharko da kontzertuak ikusteko sarrera.

Hiru euskal talde igoko dira bihar, zapatua, Matadeiko agertokira, 22:00etan hasita. Alde batetik, Mungiako (Bizkaia) Lukiek taldearen kontzertua izango da. 2015. urtetik aurrera hainbat kontzertu eman du hirukoteak Euskal Herrian zehar. Bestetik, Nize musika taldea entzuteko aukera izango da; besteak beste, post-rock estiloa melodia ilunekin uztartzen dute bizkaitarrek. Bi talde horiez gain, Cecilia Payne taldea ere igoko da agertokira, eta 80. eta 90. hamarkadetako indie estiloan oinarritutako abestiak taularatuko ditu laukote bilbotarrak. 

Kontzertuak ikusteko sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Hona hemen Lukiek taldearen Vanpiro zara orain abestiaren bideoklipa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide