Udalak administrari bat kontratatuko du Lanbideren laguntzarekin

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 7a, 15:34

Lanbidek diruz lagunduta, Azkoitiko Udalak administrari bat kontratatuko du, eta dagoeneko abian da hautaketa prozesua. Lanpostuan interesa dutenek gaurtik azaroaren 19a bitartean eman beharko dute izena.

Enplegua sustatzeko Urola Ekiten programaren baitan, Azkoitiko Udalak administrari postua betetzeko lanaldi osorako emakume bat kontratatuko du Lanbideren laguntzarekin. Dagoeneko abian da hautaketa prozesua, eta lanpostuan interesa dutenek gaurtik azaroaren 19ra bitartean izango dute izena emateko aukera. Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

  • 35 urtetik beherako emakume langabea izatea eta Lanbiden lan-eskatzaile moduan izena emanda egotea.
  • Zuzenbidean, Enpresa Administrazioan edo Zuzendaritzan gradua edo lizentziatura.
  • Euskararen 3.HE edo baliokidea (EGA).
  • Informatikan ezagutza (word, access, excel...)
  • Udal administrazioko izapideen eta erakunde publikoetako opendata eta gardentasun arloetan ezagutza.

Honako lotura honetan aurkitu daiteke deialdiaren inguruko informazio guztia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide