Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko dute bihar Azkoitian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 7a, 11:35
Iker Epelde duela bi urteko finalean txapeldunorde izan zen.

Real Sociedad taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Iker Epelde azkoitiarrak eta Urtzi Lopetegi azpeitiarrak bihar, ostirala. Gurea pilotalekuan jokatuko dute partida. 19:00etan hasiko da pilota jaialdia, eta finalerdia laugarren partida izango da.

Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalerdia jokatuko dute bihar, ostirala, Gurea pilotalekuan. Iker Epelde azkoitiarrak eta Urtzi Lopetegi azpeitiarrak osatzen duten bikoteak Real Sociedad taldeko bikotearen aurka jokatuko du norgehiagoka. Joaneko partida izango da biharkoa, eta datorren astean, hilak 17, itzuliko partida jokatuko dute. Beraz, datorren asteko partidan erabakiko da zein bikote sailkatuko den txapelketaren finalera, baita bigarren multzoko bikote finalista zein izango den ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide