Beningo kaleko umeen alde antolatutako zozketak badu sariduna

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 7a, 09:25
Floreaga ikastetxekoek eta Gazteak eta Garapena fundaziokoek aurten egindako ekitaldi solidarioa.

5462 da Beningo kaleko umeen alde antolatutako zozketaren zenbaki sariduna, eta ordezkoa, berriz, 4754 zenbakia da. Irabazleak azaroaren 20a, asteazkena, baino lehen jaso beharko du saria.

Gazteak eta Garapena fundazioak eta salestarrek hainbat ekintza egin dute Beningo Cotonou hirian duten proiektura dirua bideratzeko. Horien artean, hiri horretako kaleetan bizi diren umeei laguntzeko dirua bildu asmoz, zozketa egin dute, eta antolatzaileek dagoeneko eman dute zenbaki irabazlearen berri.

Zenbaki sariduna 5462 da, eta antolatzaileen arabera irailaren 19ko osteguneko pintxo-potean saldu zen Eliz atarian. Txartel sariduna duenak azaroaren 20a, asteazkena, baino lehen abisatu beharko du, 605 72 88 81 telefonora deituta. Irabazlea agertuko ez balitz, 4754 litzateke ordezko zenbakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide