Bihar jarriko du martxan Herrixen elkarteak 'Aste Beltza' kanpaina

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 17a, 14:27

Bihartik ostiralera bitartean Herrixen elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenek 500 euroko bonu baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. 'Aste Beltza' kanpaina jarriko du martxan elkarteak, eta saridunak zapatu goizean, hilak 23, gastatu beharko ditu irabazitako 500 euroak, gutxienez hiru saltokitan.

Herrixen merkatari elkarteak 'Aste Beltza' kanpaina abiatuko du bihar, astelehena, "Gabonen atarian herriko kontsumoa aktibatzeko" asmoz. Hori hala, astelehenetik ostiralera bitartean elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek orri bat bete beharko dute, eta 500 euroko zozketa batean parte hartuko dute.

Behin zozketa eginda, saridunak zapatu goizean gastatu beharko ditu irabazitako 500 euroak herriko saltokietan. Goiz horretan, gutxienez, hiru dendatan gastatu beharko du dirua saridunak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide