Kukuerriko bidea bost gunetan zabaldu du Udalak, auto gurutzaketak errazteko

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 13:12
Kukuerrin egindako zabalguneak. (Argazkiak: Udala)

Udaleko brigadako langileak Kukuerriko bidean bi astez lanean aritu dira hain errepide estuari ze konponbide eman zitekeen aztertu ostean. 

Errepidea bost gune edo puntutan zabaldu dute Udaleko brigadako langileek. Lanketaren helburua da auto gurutzaketak erraztea. "Trafiko gutxiko errepidea da baina estua izateak arriskua areagotu egiten du, nahiz eta bidea egoera onean mantenduta egon", azaldu dute Udaleko arduradunek.

"Arriskuak saihesteko" asmoz, Azkoitiko partean, Larrume baserriraino doan errepide tarteko bost puntutan zabaldu dute bidea. Horietatik hirutan hormigoia bota da zabalguneetan. Lanek bi asteko iraupena izan dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide