Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa izango da zapatuan liburutegian

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 10:56
Lupe Lekuonak 'Animalien Ipuinak' kontakizuna izango du hizpide. (Kulturklik)

Datorren zapatuan, azaroak 9, Lupe Lekuona ipuin kontalariak haurrentzako saioa eskainiko du Aizkibel liburutegian. 11:30etik aurrera izango da kontakizuna.

Lupe Lekuona ipuin kontalariaren saioa izango da datorren zapatuan, azaroak 9, Aizkibel liburutegian. 11:30ean hasiko du kontaketa Lekuonak eta HH5etik LH3ra arteko haurrei dago zuzenduta. Animalien Ipuinak izango da kontalariak gaztetxoei irakurriko dien ipuina.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide