Hasi dira sanandresetako helduen danborradako entseguak

Gaur, astelehena, egin dute helduen danborradako lehen entsegua, Gurea pilotalekuan. Ehunka lagun elkartu dira duela urtebete utzitako danborrak hartu eta horiek astintzera.

Azaroaren 23an egingo duten helduen danborradarako hasi dira prestatzen herritarrak. Gaur, astelehena, 20:00etan hasi dituzte entseguak Gurea pilotalekuan. Ehunka lagun bildu dira danborrak gerrian lotuta eta makilak eskuetan zituztela, hilaren 23an egingo duten danborradarako abestiak entseatzeko. Hurrengo entsegua asteazkenean egingo dute, 20:00etan. Astean zehar ezin dutenek, berriz, zapatuan 11:00etan egingo dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide