HARA! Xabier Gantzarainek euskal arteari buruzko galderak prestatu ditu Egunean Behin jokorako

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 09:20

Arte kritiko azkoitiarrak euskal artearen inguruko hainbat galdera prestatu du aste honetarako.

Hasi berri duguna Euskal Artearen astea deitu du Egunean Behin mugikorreko jokoak, eta Xabier Gantzarain arte kritiko azkoitiarrak euskal artearen inguruko hainbat galdera prestatu du aste honetarako. Gainera, Gantzarainen Zuloa saiakera liburua irabaziko du asteko sailkapeneko buruak. Gainera, parte-hartzaile guztien artean beste ale bat ere zozkatuko dute jokoaren sustatzaileek.

Egunean Behin jokoaren finala izango da abenduaren 14an, zapatua, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide