Baserriko Ollaxkue Labien eta Browstons taldeek kontzertua emango dute bihar Zakela tabernan

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 1a, 10:00
Baserriko Ollaxkue Labien taldeko kideak. (Lokatza produkziyuek)

Bihar, zapatua, Baserriko Ollaxkue Labien eta Browstons musika taldeek kontzertua emango dute Zakela tabernan, 19:00etatik aurrera. Kontzertuen aurretik luntxa izango da, 17:30ean.

Baserriko Ollaxkue Labien taldeak 113 bala disko berria aurkeztuko du bihar, zapatua, Zakela tabernan. Azpeitiko taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etatik aurrera, eta ondoren, Legazpiko (Gipuzkoa) Browstons taldea igoko da agertokira. Bi kontzertuen aurretik, 17:30ean hasita luntxa izango da.

Gaur egun Andoni Olaizolak (ahotsa), Gorka Iriartek (bateria eta koruak), Eneko Etxeberriak (baxua eta koruak) eta Alex Margüellok (gitarra eta koruak) osatzen dute Baserriko Ollaxkue Labien taldea. Apirilean eta maiatzean grabatu zituzten sortutako abestiak Oiartzungo Ugaldetxoko eskoletan, Aitor Apurturen eskutik. Hark egin zituen nahasketak ere, ekainean zehar. Teletetxo Rekordsek eta Mal Mai Rekordsek ere esku hartu zuten 113 bala diskoaren ekoizpenean. 

Baserriko Ollaxkue Labien taldeko kideek punk doinuz betetako bederatzi abesti jaso dituzte diskoan, eta honako hauek dira: Sutu elizak, 113 bala, Dana iluntzerakoan, Kutsatuta zaude, Vas a morir, Primus turistificasti me, Garaiak aldatu dira, Azpeiti desegin eta Ultimos makarras. 

Hona hemen Dana iluntzerakoan abestiaren aurkezpen kantua:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide