Kosmetika eta prestakinak egiten ikasteko tailerra antolatu du Oreka Bioelkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 31a, 08:00

Oreka Bioelkarteak antolatuta, kosmetika eta prestakin tailerra egingo dute azaroaren 18an eta 19an, Kultur Etxean. Bi saioetan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea.

Oreka Bioelkarteak kosmetika eta prestakin tailerra egingo du. Azaroaren 18an eta 19an egingo dituzte saioak, Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da azaroaren 9a baino lehen, Oreka Bioelkartearen egoitzan edota 943 02 62 31 telefono zenbakian.

Kristina Lizarragak zuzenduko ditu bi saioak, eta besteak beste, calendula edo hilerri-liliaren aurpegirako krema, ilea zaintzeko xanpua, infekzioetarako pomada eta ospelak ekiditeko pomada egiten ikasteko aukera izango da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide