Zein da 'arjue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'illuniztentzixe' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'arjue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Arjue sagarrek barruan izaten duten arra da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Sagar hoxek arjuek jota zaudek onuzkeo».
  • Euskara batuan: «Sagar horiek arra izango dute barruan honezkero».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide