Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideek Lizarra bisitatuko dute azaroaren 21ean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 30a, 09:15

Azaroaren 21ean egingo dute irteera Lizarrara (Nafarroa), eta izen-ematea datorren asteartean, azaroak 5, irekiko dute Plaza Ondo elkartean.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak 2019ko azken txangoa antolatu du Lizarrara azaroaren 21erako. Ibilaldirako txartelak azaroaren 5ean, asteartea, jarriko dituzte salgai elkartearen bulegoan, eta 38 euroren truke eskuratu ahal izango dira. 

08:30ean abiatuko da autobusa Aizkibel liburutegi ondoko geltokitik. Lizarran pasatuko dute eguna erretiratu azkoitiarrek, eta bazkalostean bingoa egingo dute. Dantza saioa ere izango da ondoren, eta opariak banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide