Azkoitia Eguneko tonbolako sariak Herrixen elkartearen bulegoan jaso daitezke

Urriaren 19an egin zuten Herrixen merkatari elkarteak antolatutako Azkoitia Eguna. Tonbola jarri zuten egunaren sustatzaileek, eta sariak jasotzeko elkartearen bulegotik pasatzeko dei egin diete. 

Azkoitia Egunean Torrezuri erakustokiaren aurrean tonbola jarri zuen Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak, eta sari batzuk banatu gabe gelditu zirela ohartarazi du elkarteak. Sariak jaso nahi dituztenek, Herrixen elkartearen bulegotik pasa beharko dute azaroaren 15a baino lehen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide