Azkoitian jokatuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 30a, 09:43
Azkoitiko final-laurdenetako saioan arituko diren bertsolariak. (Bertsozale.eus)

Datorren zapatuan, azaroak 2, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken final-laurdena jokatuko dute Azkoitian. Baztartxo antzokian izango da saioa, 17:00etatik aurrera eta honako bertsolari hauek arituko dira kantuan: Beñat Gaztelumendi, Mikel Artola, Ane Labaka, Ander Lizarralde, Maialen Akizu eta Ane Zuazubiskar.

Bukatzear dira Gipuzkako Bertsolari Txapelketaren final-laurdeneko saioak. Zapatuan, azaroak 2, izango da azken saioa Baztartxo antzokian, 17:00etan hasita. Guztira, sei bertsolari arituko dira nor baino nor gehiago agertoki gainean; honako bertsolariek abestuko dute Azkoitiko saioan:

  • Beñat Gaztelumendi
  • Mikel Artola
  • Ane Labaka
  • Ander Lizarralde
  • Maialen Akizu
  • Ane Zuazubiskar

Bertsolariek final-laurdenetako saioan honako lanak egin beharko dituzte: Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso; binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso; binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso; eta azkenik, kartzela, bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Zapatuko bertso-saioa Ion Zalduak aurkeztuko du, eta epaimahaiko kideak Maite Sukia, Zigor Leunda, Amaia Otxotorena, Oihana Aranguren eta Mikel Beloki izango dira. Idazkari lanetan, aldiz, Gorka Segurola eta Joxemari Altuna arituko dira.

Sailkapenari dagokionez, Azkoitiko saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da finalerdietara, eta gainontzeko bertsolariek saioan lortutako puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Azken final-laurdeneko saiorako txartelak lotura honetan eros daitezke. Aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira, 16:00etatik aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide