Azkoitiar batek 60.000 euroko saria irabazi du Kilometroetako zozketan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 29a, 12:07

Kilometroetako zozketan 60.000 euroko saria tokatu zaio azkoitiar bati. Duela egun batzuk jakin zuen azkoitiarrak zenbaki sariduna zuela, eta "sorpresaz" hartu zuen berria.

Gipuzkoako Ikastolen festako zozketan azkoitiar batek 60.000 euroko saria irabazi du. Joan den urriaren 6an ospatu zen Kilometroak jaia Zarautzen, baina azkoitiar saridunak Azpeitiko saninazioen aurretik izan ohi den festa egun batean erosi zuen boleto sariduna.

Zozketa urriaren 8an egin zen, baina azkoitiarrak duela egun batzuk jakin zuen saria irabazi zuela, eta hasieran ez zuen sinesten: "Ordu-laurden bat egin nuen begira, ez da posible esaten nuen, zenbaki bera da!" azaldu zien antolatzaileei. Une horretan, Zarauzko ikastolako idazkaritzara deitu zuen, eta zenbaki sariduna zein izan zen galdetu zuen; orduan, 60.000 euroko saria tokatu zitzaiola konturatu zen azkoitiarra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide