Anaitasuna Kanku karate eskolako kideek postu onak lortu dituzte Euskadiko Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 29a, 11:12
Anaitasuna Kanku karate eskolako kideak Bilbon. (Anaitasuna Kanku)

Igandean, hilak 27, Euskadiko Karate Txapelketa izan zen Bilbon, eta Anaitasuna Kanku karate eskolako hainbat kidek postu onak eta zenbait domina lortu zituzten bertan.

Euskadiko Karate Txapelketa egin zen joan den igandean, hilak 27, Bilbon. Bertan, Anaitasuna Kanku karate eskolako hainbat kidek postu onak lortu zituzten hainbat kategoriatan.

Iosu Condek bi domina erdietsi zituen Bilbon; 21 urtez azpiko Gizonezkoen Kata mailan lehen postua eskuratu zuen, eta 21 urtez azpiko Gizonezkoen Kumite -67 Kg mailan, berriz, bigarren postua. Bestalde, Gizonezkoen Junior Kata kategorian, Markel Piris bigarren izan zen. Horrez gain, Aimar Platerok eta Aimar Mugikak brontzezko domina eskuratu zuten; Gizonezkoen Junior Kumite -68 Kg mailan lehenak eta Gizonezkoen Kadeteen Kumite -70 Kg mailan bigarrenak.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide