Ostegunean amaituko da saltokietan euskararen presentzia handitzeko laguntzak eskatzeko epea

Saltokietan euskararen erabilera areagotzeko, Udalak ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea ostegunean, urriak 31, amaituko da.

Herriko saltokiek ostegunera bitartean eska ditzakete dirulaguntzak Udalean. Saltokietan euskararen presentzia handitzeko laguntzak dira Udalak emango ditueak.

Besteak beste, errotulua euskaraz jartzeko, irudi korporatiboa euskaratzeko, webgunea edo programa informatikoak euskaraz sortzeko eta martxan jartzeko, publizitatea euskaraz jartzeko edota produktuak biltzeko papera euskaraz aurkezteko. Halaber, euskara ikasteko eta udako ikastaroetarako bekak ere eska daiteke Udalean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide