Juaristi ISBk zazpigarren garaipena segidan eskuratu du

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 28a, 12:41

Juaristi ISBk zazpigarren garaipena eskuratu du asteburuan. Iñaki Jimenezek zuzentzen duen taldeak ez du partidarik galdu denboraldia hasi zenetik, eta sailkapenaren buruan sendo jarraitzen du. Innova Chef Zamoraren aurka neurtu zituen indarrak ISBko gizonen lehen taldeak atzo, Azpeitiko kiroldegian, eta partida nahiko orekatua izan zen, azken txanpara arte. Izan ere, hirugarren eta laugarren laurdenean partida iraulita, 89 eta 74 nagusitu zen ISB neurketaren azken txanpan. Lehen laurdenean atzetik izan zen Iraurgi; 20 eta 25 aurretik hasi baitzen Zamora. Bigarren laurdena, berriz, 43 eta 48 bukatu zen; hirugarrena, 67 eta 64; eta laugarrena, berriz, 89 eta 74. Reaves eta Lowrance izan ziren Juaristi ISBko saskiratzaile onenak atzokoan, 22 eta 20 puntu eskuratu baitzituzten horiek, hurrenez hurren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide