Osasunerako autozaintzaren inguruko hitzaldia izango da ostiralean Kultur Etxean

Maxixatzen.eus 2019ko aza. 5a, 09:00

Ostiralean, hilak 8, osasunerako autozaintzaren inguruko hitzaldia emango dute Kultur Etxean. Diziplina ezberdinetako hiru hizlarik askotariko gaiak landuko dituzte bertan, 18:30etik aurrera.

Osasunerako autozaintzarako hitzaldia izango da ostiralean, azaroak 8, Kultur Etxean. 18:30etik 20:30era bitartean, hiru hizlari arituko dira gai honen inguruan hizketan. Alde batetik, Ricardo Arriola medikuak ikuspuntu emozional eta mental batetik autolaguntzarako elementuak izango ditu hizpide; bestetik, Ruben Arriola terapeutak automasajearen eta min-puntuen inguruan hitz egingo du; eta azkenik, Silvia Huegun dietistak heste-mikrobiota eta elikadura nahiz etorkizuneko medikuntza landuko ditu hitzaldian. Hitzaldia gazteleraz emango dute eta sarrera doan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide