Txikia IV.a hirugarren sailkatu da Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 27a, 15:29
Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren podiuma. (Ibon Errazu)

Aurreneko aldia zuen Julen Alberdi Txikia IV.ak Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketan, eta hirugarren postua erdietsi du azkoitiarrak. Iker Vicente eta Mikel Larrañaga izan ditu aurretik.

Gasteizko Iradier Arenan jokatu dute gaur, igandea, Euskal Herriko Lehen Mailako Aizkora Txapelketa, eta Julen Alberdi Txikia IV.a hirugarren sailkatu da, Iker Vicente eta Mikel Larrañagaren atzetik. 44:54 denbora egin du azkoitiarrak; Vicentek baino 5 minutu eta 18 segundo gehiago behar izan ditu proba guztiak amaitzeko. Alberdiren ondoren sailkatu dira Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Jon Rekondo, hurrenez hurren. 

Hona hemen sailkapen nagusia eta aizkolarien denborak:

1. Iker Vicente 37:36

2. Mikel Larrañaga 41:55 (+4:19)

3. Julen Alberdi 44:54 (+5:18)

4. Eneko Otaño 44:55 (+5:19)

5. Iñaki Azurmendi 44:58 (+5:22)

6. Jon Rekondo 50:12 (+12:36)

 

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide