Kejie ta desditxie: 'Bastarrikaldeko aparkalekuak'

I.L erabiltzaileak bidalitako argazkia.

I.L. Maxixatzeneko erabiltzaileak Bastarrikalde auzoko aparkalekuen "arazoa" izan du hizpide bidali duen gutunean. Auzo horretan jendeak ibilgailuak "edozein lekutan" uzten dituela dio. Hona hemen erabiltzailaren kexa:

"Aparkalekuekin izugarrizko arazoak sortzen dira Bastarrikalden. Batetik, ekitaldi pila bat egon ohi da inguruan: Zinema, abesbatzaren nahiz bandaren kontzertuak, pilota partidak etab. Hori dela eta, aparkalekuak beteta egoten dira.
 
Horrez gain, jendeak jada ibilgailua edozein lekutan lagatzeko ohitura hartu du, eta Udaltzaingoak "barra librea" utzi du denentzat, bertakoentzat izan ezik. Bizilagunok presazko minuturen batean autoa utzi behar izan dugunetan, isuna jarri izan digute.
 
Asteburuetan erdigunea itxita egon ohi denez, Erdikaleko bizilagunek eta bertako jendeak aparkatu ohi dugu bertan, baita kanpotik datorren jendeak ere. Udaltzaingoari gai horren inguruan deitu eta "bai, bai" esan, baina ezer egiten al dute? Ez. Gaur, Udaltzaingora deitu dut, eta handik ordubetera autobusa trabeska zegoen oraindik, baita kamioi bat espaloi gainean ere, eta ez zen deskargatzen ari. Bada gauzak ondo egiteko ordua...".
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide