Azkoitiko 49 odol emaile omenduko dituzte igandean Loiolan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 25a, 16:38
Iaz omendu zituzten odol emaileak. Artxiboko irudia.

Igandean, hilak 27, 139 odol emaile omenduko dituzte Loiolan, eta horien artetik 49, azkoitiarrak dira. 13:00etan oroigarri banaketa egingo dute, eta ondoren, bazkaria izango da Kiruri jatetxean.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak Urola Kostako 139 odol emaile omenduko ditu igandean, urriak 27, Loiolan egingo duten ekitaldian. Tartean, 49 azkoitiar omenduko dituzte. 12:00etan meza izango da, eta ondoren, 13:00etan, hasiko dira odol emaileei aitortza egiteko oroigarri banaketarekin. Herriz herri banatuko dituzte oroigarriak, taldeka. Behin domina banaketa eginda, omendutako odol emaileek bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean, 14:00 aldera. 

25 ateraldi egiteagatik zilarrezko domina banatuko diete 61 laguni. Beste 39 lagunek 40 eta 50 ateraldi artean egin dituzte, eta horiek urrezko domina jasoko dute. 60-75 odol emate egin dituzten 24 lagunek nahiz 80 odol ateraldi egin dituzten hamar lagunek Emaile Bikainaren Saria jasoko dute, eta ehun ateraldi egin dituzten bost lagunentzat, beste oroigarri bana egongo da. 

Azkoitiko, Aizarnazabalgo, Azpeitiko, Itziarko, Errezilgo, Getariako, Zestoako, Zumaiako eta Zarauzko odol emaileak izango dira omenaldian. Azkoitiko 49 omenduez gain, Aizarnazabalgo sei odol emaile omenduko dituzte; Arroako hiru, Azpeitiko 34, Getariako bi, Itziarko lau, Zarauzko 20, Zestoako hiru, Zumaiako hamalau eta Errezilgo hiru. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide