'Argia Basoan' erakusketa ikusgai, Torre Zuri aretoan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 25a, 15:25
Mikel Izagirre margolariaren artelanetako bat.

Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen Argia Basoan erakusketa jarri dute Torre Zuri aretoan. Gaurtik urriaren 27ra eta azaroaren 1etik 3ra egongo da zabalik erakusketa, eta bi sortzaileen artelanak ikusteko aukera izango da bertan. 

Gaurtik aurrera erakusketa berri bat egongo da ikusgai Torre Zuri aretoan. Argia Basoan izenburupean Mikel Izagirre margolariaren eta Xebas Larrañaga eskultorearen askotariko artelanak ikusteko aukera izango da. Gaurtik hilaren 27ra eta azaroaren 1etik 3ra bitartean egongo da zabalik Torre Zuri aretoa, eta honako ordutegia izango du:

  • Gaur, ostirala. 18:00etatik 20:00etara.
  • Urriaren 26an eta azaroaren 1ean eta 2an. 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Urriaren 27an eta azaroaren 3an. 12:00etatik 14:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide