Amaitu dituzte Basarte eta Ugarte industrialdeetako zoladuraren berritze lanak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 24a, 10:02
Basarte industrialdea. (Argazkia: Udala)

Basarte eta Ugarte industrialdeetako zoladuraren berritze lanak amaitu dituzte. Basarte industrialdean egin dituzte lehen lanak, eta Ugarte industrialdean gero. Azkoitiko Udalak 488.074,02 (BEZ barne) bideratu ditu proiektu bi lan horien exekuziora.

Amaitu dituzte Basarte eta Ugarte industrialdeetako zoladuraren berritze lanak. 488.074,02 (BEZ barne) bideratu ditu Azkoitiko Udalak proiektu bien exekuziora. Basarte industrialdean egin dituzte lehen lanak, eta Ugarte industrialdean gero.

Basarte industrialdean, zolaketa lanak egin dituzte bide-zorua berritzeko; GI-631 errepideko sarreratik hasi eta Sammic enpresak hartzen duen partzela pareraino. 2.900 metro kuadroko tartean, alegia. 210.340,60 euroko aurrekontua du izan dute Basarteko lanek.

Ugarte industrialdean, berriz, zorua berritu dute 12-11-0 eta 40 pabiloien aldeko bidean eta 40 eta 67 zenbakien arteko pabilioietara eramaten duen errepidean. Halaber, arekak, zintarriak eta hondoratutako guneak konpondu ditu Udalak. Guztira, 6.300 metro kuadroko tartean gauzatu ditu lanak udalak Ugarte industrialdean, eta 277.733,42 euroko aurrekontua dute.

Ugarte industrialdean ere egin dituzte lanak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide