Garbiguneak neguko ordutegia izango du astelehenetik aurrera

Azkoitiko Garbigunea.

Garbigunean neguko ordutegia jarriko dute martxan astelehenetik aurrera zapatuko ordu aldaketa dela eta. Goizez orain arteko ordutegi bera mantenduko dute, baina arratsaldean aldaketak egin dituzte; astelehenetik aurrera, 15:30etik 17:30era egongo da irekita Garbigunea.

Datorren zapatuan, hilak 26, neguko ordu aldaketa egingo dute. Hori dela eta, Garbigunean ere ordutegia aldatuko dute astelehenetik aurrera. Goizean orain arteko ordutegi bera izango du Garbiguneak; astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara egongo da irekieta, eta zapatu goizean, 10:00etatik 13:00etara. Arratsaldeko ordutegian, ordea, aldaketak egin dituzte; orain arte 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegia zuen Garbiguneak, eta astelehenetik aurrera, 15:30etik 17:30era egongo da zabalik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide