Literatura eta musika izango dira protagonista gaur Matadeixen

Gaur, osteguna, iluntze berezia izango da Matadeixen 21:30etik aurrera. Batetik, Galiziako Vietcong musika taldeak musika eta poesia uztartuko ditu. Bestetik, Itxaro Borda lapurtarra igoko da agertokira, eta Ibon RG-ren sintetizadorez egindako musikarekin Buztinezko etorkizuna ekitaldia eskainiko du.

Joan zen astean Ester Poly eta Orbain Unit taldeen kontzertuekin hasi zen Bebarruko Jardunek Matadeixen, eta aste honetarako hitzordu berezia antolatu du Matadero Ekintzak taldeak. Gaur, osteguna, 21:30etik aurrera Galiziako Vietcong taldearen kontzertua izango da batetik, eta Itxaro Borda eta Ibon Rg-ren Buztinezko etorkizuna ekitaldia, bestetik. Kontzertuetarako sarrera, bost euro ordaindu beharko da.

Galiziako Vietcong musika taldeak noise-rock estiloa, inprobisazioa eta Daniel Salgado poetaren olerkiak uztartuko ditu. Bestalde, Ibon Rg sestaoarrak sintetizadorez egindako musikaren doinupean, Itxaro Borda Baionako idazleak testu bat irakurriko du Matadeiko agertokian.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide