Ordua 03:00etatik 02:00etara aldatuko da zapatu gauean

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 23a, 09:00

Igandean azken egunetan baino ordubete lehenago argituko du, eta ordubete lehenago ilundu. 03:00etan 02:00etara aldatuko da ordua.

Zapatu gauean 03:00ak heltzen direnean, 02:00etara aldatuko da ordua. Ordubete gehiago izango da, beraz, nahierarako. Gauak ordubete gehiago izango du bai iratzargailuarekin esnatu behar duenarentzat, bai itzarrik pasatu nahi duenarentzat ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide