Zein da 'illuniztentzixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 25a, 09:30

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'lokomuxie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'illuniztentzixe' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

'Illuniztentzixe' gaua dela edo ilunduta dagoela esateko erabiltzen da.

Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

  • Azkoitiko hizkeran: «Illuniztentzixen pasira jutie mundiala da».
  • Euskara batuan: «Iluntzean paseo bat ematea mundiala da».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide