Pentsiodunak plazan bildu dira "pentsio duinak" eskatzeko

Pentsiodunak herriko plazako eskaileretan.

Astelehenero moduan, gaur ere dozenaka erretiratu eta pentsiodun elkartu dira plazan, "pentsio duinak" eskatzeko.

Hainbat pentsiodun eta erretiratu bildu da gaur, astelehena, plazako eskaileretan "pentsio duinak" eskatzeko. "Pentsio duinen alde" karteltxoak eskuetan izan dituzte gaurkoan ere. Datorren astelehenean, ordu eta leku berean egingo dute kontzentrazioa, eta herritar guztiei egin diete dei protesta ekitaldian parte hartzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide