Internetaren erabileraz hausnartzeko formazio saioak abian dira

Nerabeek eskuko telefonoak, bideo jokoak eta sare sozialak egoki erabil ditzaten, Gaztedia Sailak antolatutako tailerren lehen saioa egin dute Elkargunean. Artxamendi Topalekuko hainbat gaztetxo elkartu zen aretoan (irudian), eta sarean nabigatzen duten denboraz, gurasoen kontrolaz, pribatutasunaz eta aztarna digitalaz hitz egin zuten tailerrean. Horrez gain, erabilera desegokiak sor ditzakeen ondorioak ere azaldu zizkieten Pantallas Amigaseko kideek.

Joan zen ostiralean hasi ziren Udalak prestatu dituen formazio saioak, mugikorren eta sare sozialen "gehiegizko erabileraz" hausnartzeko eta horiek "modu egokian eta seguruan" erabiltzeko asmoz. Bigarren saioa ere gaztetxoei zuzendutakoa izango da, eta ostiralean, hilaren 25ean, izango da hori. Tailer praktikoa egingo dute Abarketatxo ludotekan, eta LH4. eta LH6. maila bitarteko umeek parte hartu ahal izango dute han. Interneta modu seguruan erabil dezaten zer pauta jarraitu behar duten azalduko diete nerabeei, eta arazoen aurrean zer estrategia erabili ere irakatsiko diete.

Azken bi saioak irekiak izango dira, eta nerabeek, gazteek eta gurasoek parte hartu ahal izango dute horietan. Mugikorren gehiegizko erabileraren prebentzio eta kontrola izango da azaroaren 12an eskainiko dutena; azaroaren 19an, berriz, norberaren eta etxeko zibersegurtasunaren inguruko hitzaldia izango da, eta azaroak ekiditeko prebentzio neurriak azalduko dituzte han.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide