64 urteko azkoitiar bat hil da Aretxabaletan, auto istripuz

19:00etan jazo zen ezbeharra. (Argazkia: Gontzal Landa-Mondraberri)

Bi autok aurrez aurre egin zuten talka atzo, igandea, Aretxabaleta parean, GI-627 errepideko 31. kilometroan; 64 urteko gizon azkoitiar bat hil da ezbeharrean.

Atzo, igandea, 64 urteko gizon azkoitiar bat hil zen Aretxabaletan gertatu zen auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 19:00 aldera jazo zen ezbeharra GI-627 errepideko 31. kilometroan.

Seat Cordoba eta Ford Transit autoek aurrez aurre egin zuten talka eta momentuan 64 urteko gizon azkoitiar bat hil zen. Halaber, lau pertsona zauritu ziren istripuan eta Arrasateko eta Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman zituzten. Errepidea itxita egon zen 22:15 ingurura arte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu berri du ezbeharraren nondik norakoak ahalik eta azkarren argitzeko eta lekukoen laguntza eskatu du. Gipuzkoako Trafiko Unitateko Atestatuen atalaren harremanetarako zenbakia zabaldu du horretarako: 943 53 91 25 telefono zenbakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide