Azkoitia Eguneko errifak baditu zenbaki sarituak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 20a, 08:30

Herrixen Elkarteak atzo, zapatua, ospatu zuen Azkoitia Eguna. Herriko plazan tonbola jarri zuten, herriko merkatarien mila opari baino gehiago zozketatzeko. Horrez gain, Orbelan bi lagunentzako afaria eta saski bat zozkatu zituzten tonbolan emandako zenbakiekin.

Orbela tabernan afaltzeko sariaren zenbaki saritua 2.457 zenbakia da. Otarraren edo saskiaren zenbakia, berriz, 3.264. Irabazleak 15 eguneko epea izango du saria jasotzeko. 608 31 30 24 telefono zenbakira deitu beharko dute irabazleek saria jasootzeko.

100 euroko bonuak

Tonbolako errifen zozketaz gain, Herrixen elkarteak 100 euroko balioa duten bonuen zozketa ere egin zuen atzo. Bittor, Traki era Naiena saltokietan egokitu ziren irabazleak. Herrixen elkartea bera jarriko da kontaktuan irabazleekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide