'Inondik inora' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 18a, 17:32

Bihar, zapatua, Baztartxo Antzokian 'Inondik inora' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

Maxixatzeneko bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu, eta zozketan parte hartzeko galdera hau asmatu behar zen: Zein antzerki talderen lana da 'Inondik inora'?. Hau zen erantzun zuzena: Benetan be.

Asmatzaileon artean zozketa egin ondoren, hauek izan dira irabazleak:

Miren Azkue eta Leire Larrañaga

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi guztioi. Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide