Herritar ugari berreskuratutako liburu eta diskoen azokan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 18a, 19:00
Herritarrak azokako liburuei begira.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egin dute gaur, ostirala, herriko plazan. Torrezuri erakustokiaren aurrean jarri dute diskoz eta liburuz osatutako mahaia.

Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak uzteko aukera izan dute bertan, eta baita azokan bertan dauden aleak erosteko ere. Goizean goiz jarri dute mahaia Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteko kideek, eta eguerdira bitartean herritar ugari bertaratu da etxeko liburuak eta diskoak utzi eta berriak erostera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide