Plaza Ondo elkartearen Gabonetako loteria eskuragai

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 19a, 10:00

Eros daiteke Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko Gabonetako loteria. Ostegunean jarri zuten salgai elkartean bertan, 34.980 zenbakia.

Joan den ostegunetik aurrera eskuratu daiteke Plaza Ondo Elkarteak aurtengo Gabonetako loteriarako duen zenbakia. 34.980 zenbakia da elkartearena eta loteria-txartelaren prezioa 10 euro da. Bazkide bakoitzak nahi adina loteria-txartel erosteko aukera izango du, loteria agortu artean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide