Astelehenean egingo dute hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 19a, 09:00

Azaroaren 10ean izango diren Espainiako hauteskunde orokorretarako mahaikideen zozketa egiteko, udal osoko ez ohiko bilkura egingo dute datorren astelehenean udaletxeko bilkura areto nagusian. 09:00etan hasiko da zozketa ekitaldia.

Azkoitiko Udalak astelehenean, urriak 21, egingo du azaroaren 10ean egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretako mahaikideen zozketa. Zozketa egiteko ez-ohiko batzarra deitu du Udalak. Udaletxeko areto nagusian egingo dute, 09:00etan hasita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide