Bihar Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Azkoitiko Gure Esku-k

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 18a, 08:00

Gure Esku-k deituta, manifestazioa egingo dute bihar, zapatua, Donostian. Gaur egungo "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua" emateko manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Donostiako Antiguako tuneletik, 'Erreferenduma ez da delitua' lelopean. Azkotiko Gure Esku-k mobilizatzeko deia egin die azkoitiarrei.

Gure Esku-k manifestazioa egingo du bihar, zapatua, Donostian, egungo "larrialdi demokratikoari erantzun bateratua" emateko asmoz, eta Auzitegiu Gorenak Kataluniako buruzagi independentisten aurka emandako epaia salatzeko. Erreferenduma ez da delitu. Askatasuna lelopean, 17:30ean abiatuko da manifestazioa Donostiako Antiguako tuneletik. 

Adostasun zabala

Askatasuna. Konponbide politikoaren alde manifestu bateratua plazaratu du Gure Esku-k, eta horrekin bat egin dute EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu alderdi politikoek; ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek; Demokrazia Bai plataformak; Erabakizaleak abokatuen elkarteak; eta kultur, kirol eta gizarte arloko erreferente ugarik. Horiek guztiek Kataluniako presoen askatasuna eskatu dute, eta Gure Esku-k biharko Donostian Erreferenduma ez da delitu. Askatasuna lelopean antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Horrekin batera, azpimarratu dute Kataluniarako beharrezkoa dela «konponbide politikoa».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide