Doinu alemaniarrak organo zikloaren Azkoitiko azken kontzertuan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 20a, 10:00
Bernhard Marx organista alemaniarra.

Bernhard Marx organo jotzaileak atzo, zaptuan, eman zuen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. zikloko Azkoitiko azken kontzertua. Dozenaka lagunek jarraitu zuten kontzertua parrokian.

Joan den astean Alize Mendizabal organo-jotzaile donostiarrari egokitu zitzaion Cavaille-Collarekin aritzea. Mendizabalek Maurice Duruflé konpositore eta organo-jotzailearen Réquiem Opus 9 obra organoarekin aletzen zuen bitartean, Errenteriako Andra Mari abesbatzakoek beren ahotsekin jantzi zituzten musika notak.

Atzo, zapatua, Bernhard Marx organo jotzaile alemaniarrak eman zuen Organo Erromantikoaren Nazioarteko XX. zikloko Azkoitiko azken kontzertua. Estilo desberdinetako doinuak eskaini zituen; besteak beste, Offerte du 5eme Ton, la Vive-le-Roy des ParisiensOffertoire pour le Jour de PaquesSerenade agreste a la Madone eta Symphonie No. 5 pour Orgue, op. 42,1 abestiak eskaini ditu parrokian. Herritar ugari bertaratu zen alemaniarraren doinuak bertatik bertara entzutera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide