Eman daiteke izena Zurt eta Latz tabernek antolatutako I. Mus Txapelketan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 18a, 09:30

Urriaren 25ean, ostirala, hasiko da Zurt eta Latz tabernek antolatutako I. Mus Txapelketa Berezian, eta dagoneko eman daiteke izena bertan. Interesatuek hilaren 25eko 22:00ak baino lehen eman beharko dute izena bi taberna horietako batean. Bikote bakoitzak sei punturekin ekingo dio txapelketari eta bi partida jokatuko ditu ostiralero; galdutako partida bakoitzeko, puntu bat galduko du bikote bakoitzak.

I. Mus Txapelketa Berezia antolatu dute Zurt eta Latz tabernek, eta bertan izena emateko epea irekita dago jada. Urriaren 25ean hasiko da txapelketa eta ostiralero bina partida jokatuko ditu bikote bakoitzak 23:00etatik aurrera. Interesatuek hilaren 25eko 22:00ak baino lehen eman beharko dute izena Zurt edo Latz tabernetan, eta 30 euro ordaindu beharko dute izen-ematea.

Bikote bakoitza sei punturekin hasiko da jokoan, eta galdutako partida bakoitzeko puntu bat galduko du; irabazitako partida bakoitzagatik, aldiz, ez da punturik gehituko. Modu horretara, bikote bakoitzak gutxienez hiru astetako parte-hartzea bermatuta izango du. Bikoteak punturik gabe gelditzen direnean, txapelketatik kanpo geldituko dira.

Partida guztiak 20 puntuko lau usteletara eta lau erregetara jokatuko dituzte txapelketan, eta bikoteko kideetako batek partidaren bat jokatzerik izango ez balu, ordezkoa topa dezake bere bikoteak. Izena emandako bikotekide batek, ordea, partidan egon beharko du. Bestalde, bikotea partidara agertzen ez bada, partida 4-0 galdutzat emango da.

Txapelketako lehenengo lau sailkatuek sariak izango dituzte. Lehenengo postuan gelditzen den bikoteak 500 euroko saria eta txapela eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak 300 euro jasoko ditu; eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, berriz, 200 euroko eta 100 euroko saria izango dute, hurrenez hurren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide