'Arrastoan' dokumentala eskainiko dute bihar Bidaia Tertulien bigarren saioan

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 17a, 09:17

Euskaldunek 1974an Laponiara egindako lehen bidaiaren arrastoari jarraituz, hiru lagunek herrialde horretan egindako zeharkaldia erakusten duen dokumentala da Arrastoa. Bidaia Tertuliak hitzaldi sortaren barruan bihar, ostirala, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan izango da ikusgai ikus-entzunezkoa, 19:30ean hasita. Iker Iriarte izango da hizlaria.

Joan den irailean abiatu zen Azkoitiko Bidaiariak taldeak urtero antolatzen duen Bidaia Tertuliak egitasmoaren hemeretzigarren edizioa. Lehen solasaldian Paula Mugak Hong Kongetik Bilbora auto-stopez egindako bidaia kontatu zuen.

Bihar, ostirala, Bidaia Tertulien bigarren solasaldia izango da Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan, 19:30ean hasita. Euskaldunek 1974an Laponiara egindako lehen bidaiaren arrastoari jarraituz, hiru lagunek herrialde horretan egindako zeharkaldia jorratzen duen Arrastoa dokumentala izango da ikusgai. eta hango protagonistetako bat izango da Bidaia Tertuliatan, Iker Iriarte, hain zuzen ere.

Hona hemen Arrastoa dokumentalaren aurrerapen bideoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide