Azkoitiko Udal Musika Bandako zuzendaria

Eneritz Jauregi: "Kontzentrazioa mantenduz gero, lan txukuna egiteko gai da banda"

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 16a, 12:10
Eneritz Jauregi. (Julene Frantzesena)

Carlos Muñozen atsedena dela eta, Ismael Conde zuzendari ohiak eta Eneritz Jauregi (Andoain, 1987) Getariako musika bandako zuzendariak hartu dute Azkoitikoaren batuta.

Nolatan hasi zara Azkoitiko Udal Musika Banda zuzentzen?

Urte batzuk badira Getariako banda zuzentzen nabilela, eta gurea familia txiki-txikia denez, beti ere laguntza eskatzen ibiltzen gara. Askotan, Azkoitiko bandakoak etortzen dira laguntzera, eta haiek adierazi zidaten zer egoeratan zeuden eta ea laguntzeko prest ote nengoen. Nire esku zegoena egiteko prest azaldu nintzen, eta horrela sortu zen aldaketa. Mila kontutan sartuta nago, eta denboraldi osoa neuk bakarrik ikusteko larri samar ikusten nuen nire burua. Beraz, Ismaelen eta bion artean zuzenduko dugu banda.

Ismael Condek eta biok nola banatuko dituzue lanak?

Bakoitzaren agendaren arabera, Ismaelek edo nik zuzenduko ditugu kontzertuak. Asmoa da zuzendari bakoitzak kontzertu oso baten ardura edukitzea; azken kontzertua, esaterako, nik zuzendu nuen, eta beraz, saio hori prestatzeko egin genituen entseguak ere nik gidatu nituen. Horrez gain, urtean zehar kontzertu bereziak eskaintzen ditu bandak, eta kasu horietan, entseguak bion artean eramango ditugu aurrera, eta emanaldian ere pieza batzuk Ismaelek zuzenduko ditu eta besteak nik.

Getariako zuzendari izaten jarraituko al duzu?

Getariako banda zuzenduko dudan bosgarren denboraldia izango da honako hau, eta han etxean bezala sentitzen gara guztiok, talde oso txikia baigara. Printzipioz, biekin jarraituko dut.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide