Arropen eskaera berria egingo du Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 16a, 08:00

Taldeko kideen eskaera dela eta, arropen eskaera berria egingo du Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak. 

Ormaetxea Txirrindulari Elkarteko kideek egindako eskaerei erantzunez, arropa berrien eskaera egingo du elkarteak datozen egunetan. Elkarteak eskaera orri bat zabaldu du, datuak jasotzeko. Helbide elektroniko bidez, eskaera orria azaroaren 3a baino lehen bidali beharko da. Epez kanpoko eskaerak ez dituztela kontuan hartuko zehaztu dute. Ormaetxea elkarteak jakinarazi du eskaera egin eta zortzi aste ingurura iritsiko direla arropa berriak.

Eskaera egiteko orria, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide