Hiruna puntu, Anaitasunako neska-mutilentzat

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 15a, 18:00
Mikel Arzalluz izan zen Eibar B taldearen aurkako protagonista nagusia. (Argazkia: Maialen Arzalluz)

Anaitasuna futbol taldearen bi talde nagusiek garaipenak eskuratu zituzten joan den asteburuan. Mutilek, denboraldi hasiera ona berretsi zuten Eibar B taldea menderatuta, eta neskek, denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuten Aurrera Vitoria taldearen zelaian.

Anaitasunako neskek eta mutilek euren neurketak irabazi zituzten joan den asteburuan. Mutilek denboraldi hasiera bikainari eusten diote, jokatutako bost neurketetatik lau irabazi ostean. Zapatuko aurkaria Eibar B iazko liga txapelduna izan zen, eta gorrixek bi eta huts garaitu zuten talde armagina Mikel Arzalluzen golekin. Neskek, berriz, denboraldiko lehen garaipena batu zuten Aurrera Vitoria talde arabarraren etxean. Ainhoa Galarragak penalti bidez aurreratu zuen Anaitasuna, eta Oihane Uzinek 90. minutuan egindako golarekin banako berdinketa hautsi zuen.

Irakurri osorik mutilen kronika. Ikusi laburpen bideoa.

Irakurri osorik nesken kronika.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide