'Mientras dure la guerra' eta 'Manou' filmak eskainiko dituzte asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko urr. 16a, 09:00
'Mientras dure la guerra' filmaren irudia.

Bi film izango dira ikusgai aste honetan Baztartxon. Mientras dure la guerra ostiralean, zapatuan, igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da. Manou haurrentzako filma, berriz, igandean.

Mientras dure la guerra eta Manou filmak eskainiko dituzte datorren asteburuan, Baztartxo antzokian. Mientras dure la guerra filma, ostiralean eta zapatuan 22:00etan emango dute; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Haurrentzako Manou filma, igandean, 17:00etan eskainiko dute. Filma euskarazko bertsioan izango da.

Ikusi jarraian aurrerapen bideoak:

Mientras dure la guerra

Manou

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide